XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) urteroko akelarrea prestatu nahi dutela, neu naiz edariaz arduratzen naizena.

Hau da, Josefinaren edaberik gabe ez dago jairik.

Beno Karmen, laster naiz edabearekin.

Aizu, eta, Tomas Erraldoia etortzekoa al da?

AMONATXOA: Ez, Otsoarekin joan da, Menorcara.

Badakizu, Anjelmari gaixoa neka-neka eginda dago eta Tomasek itsasora gonbidatu du, ea pixka bat bizkortzen den.

SORGINA: Pena da, ba!

Berarekin ondo moldatzen bait naiz.

AMONATXOA: Niri ere Anjelmari ez egoteak pena ematen dit; maite eta dena egiten dudala uste dut.

Tira, zoaz; gonbidatuak laster iritsiko dira eta.

SORGINA: Bai, korrika batean noa.

(Irten egiten da.)

AMONATXOA: (Mahaia txukunduz.)

Josefina hau oso emakume ona da!

Bera gabe ez dakit zer egingo nukeen.

Hara, iristen ari direla dirudi.

(Deitu egiten dute.)

Tira, erakutsidazu hankatxoa ate azpitik!

Ui, nahastu egin naiz.

Hori beste ipuin bat zen.

Ea...Sesamo, ireki!

Ez da ba irekitzen...

Jakina!

Ez bait da hemengoa.

Txolinduta nago, ala?

(Kantari.)

Anttoni, Anttoni, ate ondoan nago ni.

Ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon!"

Ez, ez, eta ez!

Hau ezta pentsatu ere.

Zer esan behar ote dut?

Ai ene, a ze burua nirea!